XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. EUSKAL HERRIKO POPULAZIOA HIRU MILOI INGURUKOA DA

- Begira itzazu eskala bertikal hauek; adieraz ezazu ongi eraikiak dauden edo zein den beren hutsa.

- Aurreko gaian Gipuzkoako populazioaz dituzun datuetaz, eraiki ezazu grafikoa.

POPULAZIOAREN BANAKETA DESOREKATUA: DENTSITATEA

Lehen galdegiten genuen ea hiru miloi bizilagun asko ala gutxi zen.

Begira itzazu kuadro hauek: lau eskualde desberdin errepresentatzen dituzte.

Horietako eskualde bakoitzak 15.600 bizilagun baditu, non dirudi bizilagun gehiago dagoela? Bizilagunen kopurua hedapenarekin erlazionatu behar da eta modu horretaz informazio berria lortu; informazio berri horri bataz besteko dentsitatea deritzaio.

Euskal Herriko ia hiru miloi bizilagunak, hogei mila Kmsub2 tako hedapenaren artean zatitzen badugu 150era hurbiltzen den zifra lortuko dugu.

Euskal Herriko bataz besteko dentsitatea Kmsub2-ko 150 bizilagunekoa Kmsub2-koa da honek zera esan nahi du: euskal herriko bizilagun guztiak bere Kmsub2 guztien artean banatuko bagenitu Kmsub2 bakoitzean 150 bizilagun sartu beharko genituzkeela.

Euskal Herriko Kmsub2 bakoitzean 150 bizilagun aurkitzen al ditugu? Ez.

Ez du populazio berdina Bilbo Handia bezalako eskualde industrializatuak eta nekazal-zona batek edo Miarritze bezalako kostaldeko zonak edo Nafarroako zona menditsuak.

Portugaletek ia 20.000 bizilagun Kmsub2 ko baditu, Sestaok 10.000, Basaurik 7.428, Santurtzik 7.618 eta Bilbok 4.000 bizilagun Kmsub2 ko; zer gertatuko ote Zuberoa edo Nafarroa Beherea bezalako lurraldeetan? Lurralde guzti hauen dentsitatea ez dela iristen 20 bizilagunera Kmsub2 ko.